XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxe honetako erantzungailu automatikoa naiz.

Azken seinalea entzun eta gaueko hamabiak izango dira.

(Martak irrifartsu entzuten du)

Eta ez dira etxe dezente batera deitzeko orduak, ez zaizu iruditzen?

MARTA.- Seinaleak!

TEO.- Ah, bai! Pi! pi! pi...

(Martak hatzekin kontatzen laguntzen dio)... pi! pi!

MARTA.- (Oso dibertigarria iruditu zaio)

Egia esan etxe dezentearena ez dago oso garbi, ja, ja.

Zeurea hau baino hobexeago egongo da, noski.

Halako paper horterarik!

(Tokataruntz doa)

Sikiera diskoekin enrollatu da, Jesukriston garaikoak badira ere.

Bakarra dago merezi duena.

(Bata hartzen du, raiatutakoa noski.

Teok belarriak estaltzen ditu)

Zer da?

TEO.- Ez, ezer ez

(Eskuak kentzen ditu belarrietatik)

MARTA.- Eta kojinak xelebreak dira.

TEO.- Bai, oso xelebreak, ja, ja (ostikoz jotzen du kojin bat).

MARTA.- (Diskoa martxan da)

Eta gainetik raiatuta dago (kendu egiten du).

Bueno, hemen egongo naizenerako...

TEO.- Bazoaz?

MARTA.- Ez dut uste asko aguantatuko dudanik.

TEO.- Zergatik ez duzu papera pintatzen?

MARTA.- Ez da hori.

(Kosta egiten zaio esatea)

Eske... ez dakit errenta ordaindu ahal izango dudan.